"Euskeraz Pentsatu, Euskeraz Olga, Euskeraz Maitatu, Euskeraz BIZI!"

Gotzon Garitaonaindia euskaltegia 70eko hamarkadaren bigarren zatian sortu zen gau-eskoletatik.

Honetan ziharduen euskaltzale-talde batek, ingurua aztertu ondoren, pentsatu zuen beharrezkoa zela euskarazko klaseak gauez ez ezik egunez ere ematea. Ondorioz, Lamera, 2-2 eskuinean aritu ginen gure lanean 1990era arte. Handik antzinako Josefinetara joan ginen eta 1992ko irailean gaur egunean gauden lekura: Atalde, 17 atzealdea.

IZENAREN ZERGAITIA

Euskera ikasi edo landu gura baduzu, erdu geurera! Esperientzia handiko irakasle herritarrak ditugu, baliabide tekniko ugari, giro atsegina, talde txikiak, hartu eman handia,...
Gura edo behar duzun guztia aurkituko duzu Gotzon Garitaonaindia euskaltegian. Zatoz gurekin berba egitera eta duzun helburua albait arinen eta errazen lortzen lagunduko dizugu.

Albisteak

  • HABEren 2. deialdiko azterketak
  • HABEren 2. deialdiko azterketak - 2015-Urria-05

    Kontuan izan, ostiralean azterketa izango duzuela euskaltegian (irakurmena eta entzumena)
    2. eta 3. maila: ostiralean, urriak 9, 19:00etan
    1. maila: larunbatean, urriak 10, 10:00etan
    .

  • IKASI ETA ERABILI
  • IKASI ETA ERABILI - 2015-Iraila-17

    Hizkuntzak ikasteko beharrezkoa da erabiltzea, eta, gainera, modu naturalean bada, askoz hobeto.
    Horregatik eskolez gain, gure euskaltegian, ikasturtean zehar, ikasten duzuna erabiltzeko aukera izango duzu, kanpo-ekintzetan parte hartuz: sukaldaritza-tailerrak, herriko tokitxoak hobeto ezagutu, irtenaldia museora, kafetxoak lagun giroan, ....

  • HABE 2. DEIALDIA
  • HABE 2. DEIALDIA - 2015-Iraila-17

    Matrikula:irailaren 15etik 21era
    Onartuen zerrenda: irailaren 22an
    Entzumeneko eta irakurmeneko probak euskaltegian: urriaren 9an eta 10ean
    Emaitzak: urriaren 16an.
    Idazmeneko proba: urriaren 24an.
    Emaitzak: azaroaren 19an.
    Mintzameneko proba:
    1. eta 2. mailak: azaroaren 27 eta 28an.
    3. maila: abenduaren 3 eta 4an.
    Emaitzak: abenduaren 16an..

  • UDALAREN DIRULAGUNTZA
  • UDALAREN DIRULAGUNTZA - 2015-Iraila-17

    Euskaltegian matrikulatzen bazara eta ikastaroan %80ko asistentzia baduzu gutxienez, dirulaguntza eskatzeko aukera izango duzu.
    -Ikasle bakoitzak, gehienez, 300 €ko dirulaguntza jaso ahal izango du ikastaro bakoitzeko.
    -Urtean zehar egin daitezkeen ikastaro guztiengatik ikasle bakoitzak, gehienez, 500 € jaso ahal izango ditu..

  • IKASI EUSKARA ETXEAN, BULEGOAN, ...
  • IKASI EUSKARA ETXEAN, BULEGOAN, ... - 2015-Iraila-17

    BOGA interneten bidezko euskera ikasteko metodoaren bitartez, edonon eta edonoiz ikasi ahal izango duzu.
    Tutore baten laguntza izango duzu eta euskaltegira astean behin baino ez zara etorriko.
    Informazio gehiago: www.habe.euskadi.eus

    .

  • HABEren DIRULAGUNTZA ESKARIA
  • HABEren DIRULAGUNTZA ESKARIA - 2015-Iraila-17

    2014KO 2. DEIALDIAN HABEREN MAILAREN BAT EDO BESTE TITULUREN BAT ATERA DUTENENTZAT.
    2015EKO IKASTURTEAN, 1. DEIALDIAN HABEREN MAILAREN BAT EDO BESTE TITULUREN BAT ATERA DUTENENTZAT.
    Sartu www.habe.euskadi.eus orrian eta egin eskaria.
    Zalantzarik edo baduzue, etorri euskaltegira..

  • MATRIKULA ZABALIK
  • MATRIKULA ZABALIK - 2015-Iraila-17

    euskara ikastea merezi du!
    - maila guztiak
    - goizez zein arratsaldez
    - mintzapraktika tailerrak
    - talde txikiak
    - giro atsegina
    - ikasi eta erabili

    -HABEren mailak
    -EGA
    -PERFILAK
    -ikasleentzako laguntzak
    -euskera on-line, BOGA

    Zuk behar duzuna daukagu!.

  • CLASES DE EUSKARA PARA INMIGRANTES
  • CLASES DE EUSKARA PARA INMIGRANTES - 2015-Iraila-17

    Clases de mañana y tarde.
    Aprende euskara por sólo 10 € de mátricula + el coste del material.
    Ven e informate..

Izenaren zergaitia

Gotzon Garitaonaindiak gure herrian egindako lanagatik esker ona adierazteko jarri genion bere izena elkarteari. Hona hemen Gotzon Garitaonaindiaren biografia labur bat:

Gotzon Garitaonandia (Urduliz, 1936-1970)

1963an, Derioko seminarioan ikasketak amaitu zituenean, Meza Berria Urdulizen eman zuen eta Bermeoko Mañu auzora bidali zuten parroko.

Mañura heldu eta berehala izan zuen harremana auzotarrekin. Baina, Mañun ez ezik, Bermeo osoan ere, ezaguna zen abadea, denei laguntzeko prest egoten baitzen beti. Bermeon, batez ere, gazteekin batzen zen euskara bultzatzeko. Horretarako, hitz egiten zuten, eztabaidatu, ipuinak kontatu, irakurri, irteerak eta ekintzak prestatu...

Honezaz gain, lan ere egiten zuen herriko arrain-lantegi batean, eta gainera, idazle olerkari eta itzultzaile ere izan zen.

Liburua: Balendin Uriona txirrindulariari buruzko bizitza.

Olerkiak: Olerkari amorratua zen eta sortutako gehienak aldizkarietan (Olerti, Karmel, Agur...) argitaratuta daude. Itzulpenak: Karmel aldizkarian lan egin zuen itzultzaile, batez ere, Papini idazle italiarraren lanak euskaratzen. Hortik kanpo, San Paulo VI.aren entziklika, Populorum Progressio, itzuli zuen, ospe handia lortuz horrengatik.

Aldizkariak: honetan egin zuen lan handiena. Anaitasuna, Karmel, Agur, Olerti eta Zeruko Argian batez ere.

Bihotz zabala zen, zintzoa, dena ulertzekoa, inorekin ez haserretzekoa, laguntza eta aholku onak emateko beti prest egoten zena, umore onekoa...

Hona hemen, adibidez, esaten zuen esaldi bat: "Mundu hau poza eta alaitasunean bizitzeko eginda dago, osterantzean, ez dau merezi bizitzerik."


Amaitzeko, hementxe duzue, herrikook behin baino gehiagotan abestu, baina, agian,nork idatzi zuen ez dakigun bertso-sorta edo abestia:

Kai aldeko egal baten abesti au entzun neban. Gazte bat zan, bermeotarra... Maitea eban bere gogoan.

«Koldobike, neure maite, zu zaitut zorionen ate; atsegiñez naizu bete, gau onetan niganatu zaite».

Abots eder ta itunaz maiteari deika eguan, barrua illun eta bakar, izarrik etzan aren zeruan.

«Koldobike, neure maite, zu zaitut zorionen ate; atsegiñez naizu bete, gau onetan niganatu zaite».

Etxe barik, iñor barik, emen nozu gaur bakarrik; nireak or, ez dot pozik ez dago iñun Bermeo langorik.

«Koldobike, neure maite, zu zaitut zorionen ate; atsegiñez naizu bete, gau onetan niganatu zaite».

Nireak or, ez dot pozik, ez dago iñun Bermeo langorik.